2021(e)ko urriaren 21(a), osteguna

MIKEL PLATERO GEMOLOGOA GUREAN

Urriak 21 


Gaur  bisita oso interesgarri bat jaso dugu bostgarren mailako ikasleok.  


Gu “harriak, fosilak eta mineralak” proiektuan murgilduta gabiltza eta Mikel Platero, bostgarren mailako Yeray Plateroren aita etorri zaigu Mineral, Harri eta fosilen inguruan hitzalditxo bat ematea. 


Mikel Platerok aipatu digunez hamabi urte zituela, animali zale amorratua izanik, suge gorri bati behin burutik heldu eta bere gurasoek animalienganako joera hori mineral zaletasun bihurtzea lortu omen zuten. 


Berrogei urte badamazki mineralen bilduma propioa osatzen, eta etxean berak jasotako nahiz oparitutako 3.000 ale ezberdin baino gehiago ditu. 


Bera gemologoa da ikasketaz eta guk gelan teorian ikasi ditugun hainbat azalpen, benetako adibideekin alderatu ahal izan ditugu. 


Zenbat dakien eta ze ondo azaldu dizkigun mineral bakoitzaren xehetasunak. 


Gainera, bertatik bertara ikusi eta ukitzeko aukera paregabea izan dugu. 


Jakin dugu bestalde, iruzurrak egiteko hainbat teknika erabiltzen dituztela bitxigileek baina erraz jakiten dela ez direla benetako mineralak. 


Lupa binokularrarekin ere jolastu dugu hainbat mineralen barruko sekretuak aurkitzen. 


Beraz eskerrik asko Mikel  gurera etortzeagatik , ziur gaude gutakoren baten bati piztu zaiola mineralekiko grina. 

 

 
































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

OROKIETA EGUNKARIA

 Dagoeneko 6. maila bukatzear dago eta konturatu gara aurtengoan ez dugula erabili gelako bloga.  Gure azken proiektuan EGUNKARIA egiteko as...