2022(e)ko ekainaren 17(a), ostirala

Gure gorputz postura zaintzen

 Gaurkoan Noelia Gaona izan dugu eskolan. 5B gelako gaztelaniako Talde Elkarreragileetan bolondres bezala izan dugu urte osoan zehar eta bere lanbidea aprobetxatuz posturaren berreziketa saio bat prestatu digu. Gure gorputzak sentitu ondoren, bakarrak, errepikaezinak eta zoragarriak garela gogorarazi digu eta bizitzan nahi duguna lortzeko ahalmena dugula jarrera egokia badugu.


Mila esker Noelia!









2022(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

Nikolas Zendoiaren bisita

Gaurkoan luxuzko bisita izan dugu gelan. Nikolas Zendoia bertsolaria eta idazlea izan dugu gure artean, berak esan duen bezala “bere saletasunei” buruz hitz egiteko. Kontatu digu 11 urte zituela gripeak jota ohean zegoela sartu zitzaiola bertsoekiko interesa baserrian morroi lanetan zuten mutilak utzitako Txirritaren liburu zahar bati esker. 

Ordutik hona ez da gelditu eta berarekin bertsotan aritzeko aukera ere izan dugu. Plazar bat izan da. MILA ESKER!!! 






Garbigunea ezagutzen

 Atzo, 5. mailako ikasleak, Zarautzko garbigunean izan ginen. Amaiak, azaldu zigun bertako funtzionamendua eta berrerabilpenari eta bizkiklapenari buruz asko ikasi genuen. Edukientzien inguruan genituen zalantzak ere argitzeko aukera izan genuen eta gela guztiak zenbat pisatzen dugun ere jakin genuen. Ezetz asmatu?




OROKIETA EGUNKARIA

 Dagoeneko 6. maila bukatzear dago eta konturatu gara aurtengoan ez dugula erabili gelako bloga.  Gure azken proiektuan EGUNKARIA egiteko as...