2018(e)ko azaroaren 24(a), larunbata
IRTEERA ZARAUZKO HISTORIA ETA ARTE MUSEORA
Atzo, Zarauzko arte eta historia museora joan ginen. Goizanek gauza asko kontatu zizkigun Zarauzko historiari buruz. Gu harrituta geratu ginen han aurkitu genuenarekin, ezetz asmatu? Jarraian datorrena ezagutzen duzue... Han ikusi genuenaren berri, etxeko txikiek emango dizuete!
PEPE TXABILLO
Ostegunean, Pepe Mutiozabal - "Pepe Txabillo" Zarauztar ezaguna izan genuen gelan.
Azken San Pelaiotan Zarauzko herriak omendu zuen bere erraldoia aurrerantzean festetan dantzan ipiniaz. Zergatik? 10 urterekin buruhandiekin hasi, 17 urterekin erraldoiekin jarraitu eta geroztik, erraldoi eta buruhandien bidea festazaleen artean zabaltzen ibili delako. ZORIONAK!
Eta gurera, zertara? Batez ere, buruhandi eta erraldoien nondik - norakoak kontatzera: zenbat neurtzen duten, zenbat pisatzen, maskurien bitxikeriak, erraldoiak nola janzten diren...
Baina adinak ematen duen esperientziak ere, ezagutza asko ematen du eta guk, Txabillo bertan genuela, aspaldiko Zarautzaz ere galdetu genion. Zer erantzun? Zarauztar asko ibili zirela udazale aberatsentzat lanean maletak eramaten, euren etxean zerbitzari, baineru...
... eta nola ez? TXABILLO ezizena nondik datorren!!
Ohore bat izan da guretzat zu gure gelara hain alai eta eskuzabal etortzea,
eskerrik asko, bihotz - bihotzez.
TXABILLOTARRAK
TXABILLOREKIN
TXABILLO, TXABILLOREN ERRALDOIA DANTZAN IKUSTEN.

ITXASMENDIKO PLANOAK AZTERTZEN
Asteazkenean, eguraldia lagun, Itxasmendi auzoko planoekin kalera atera ginen.
Gelan, bi plano ezberdin prestatu genituen. Alde batetik, auzoko kaleetakoa eta bestetik, auzoko hainbat eraikuntza eta eskulturena. Kalean egin beharrekoa zen, planoa osatzeko falta zitzaigun informazioa eskuratzea. Hasieran planoan kokatzea pixka bat kosta bazitzaigun ere, bukaerarako, esan daiteke... ia-ia planoetan aditu bihurtu ginela.

RAKELEN BISITA
Azaroaren 15ean, Rakel, Tiareren ama etorri zen bere txikitako Zarauzko hainbat oroitzapen kontatzera. Zertaz hitzegin zigun? Hori etxeko txikiek kontatzekoa da!!π
Eskerrik asko Rakel!
Bide batez, gogorarazten dizuet gelako ateak denontzat irekita daudela!! πππ
Eskerrik asko Rakel!
Bide batez, gogorarazten dizuet gelako ateak denontzat irekita daudela!! πππ
IPUIN KONTALARIA
Azaroaren 13an, Maite Franko beti bezain alai eta kontu kontari etorri zen gure gelara. Berak kontatutako ipuinak asko gustatu zitzaigun eta azken ipuin antzeztuarekin barre ederrak egin genituen.
4. MAILAKOEN BISITA
Orain dela egun batzuk, hilan 14an, 4. mailako ikasle batzuk etorri zitzaizkigun gazteleraz landutako fabulak kontatzera.
Moraleja ederrak zituzten hainbat fabula primeran kontatu zizkiguten.
Eskerrik asko, segi hain fin lanean eta nahi duzuen arte!
Moraleja ederrak zituzten hainbat fabula primeran kontatu zizkiguten.
Eskerrik asko, segi hain fin lanean eta nahi duzuen arte!
2018(e)ko azaroaren 6(a), asteartea
ZARAUZKO JAUNTXOEN KONTUAK DIRELA ETA...
Atzo Inaxio Tolosa etorri zen eskolara aspaldiko zarauzko kontuak kontatzera. Gertaera interesgarri ugari kontatu zizkigun! Zuek ere nahi dituzuela aspaldiko kontu horiek ezagutu? Galdetu etxeko txikiei!!
ESKERRIK ASKO INAXIO ETA NAHI DUZUN ARTE!
ZARAUZKO ESKULTURAK ETA ERAIKUNTZA HISTORIKOAK
ERLETXO OPORRETATIK BUELTATU DA!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
OROKIETA EGUNKARIA
Dagoeneko 6. maila bukatzear dago eta konturatu gara aurtengoan ez dugula erabili gelako bloga. Gure azken proiektuan EGUNKARIA egiteko as...
-
INAUTERIAK AURTEN DAKIZUEN BEZALA, INAUTERIETAN BOST HERRIALDETAKO DANTZAK EGIN DITUGU. BIGARREN MAILAKOAK TURKIAR BIHURTU GARA. ...
-
Dagoeneko iritsi gara ikasturte honetako 1. hiruhilekoaren bukaerara. Dakizuen bezala hiruhileko honetan zehar gure herria hobeto ezagutze...
-
OPOR GARAIA BUKAERARA IRITSI ZAIGU IRAKASLEOI ETA DAGOENEKO OSTIRALA IRISTEKO IRRIKAZ GAUDE BERRIRO ELKAR IKUSTEKO. BIEN BITARTEAN APROBET...