Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Abendua, 2021

eTwinning_Find the Blue

Find the Blue "bilatu urdina" 5. mailan aurrera daramagun proiektutetako bat da. Honi esker, "BLUE SCHOOL" izendapena lortu dugu. Baina, zer da blue school edo eskola urdina izatea? Irudiaren iturria: Maritime Forum  https://webgate.ec.europa.eu/maritimeforum/en/frontpage/1485 Europar Eskola Urdinek ozeanoa ekartzen dute ikasgelara. Europako Eskola Urdina izateko bidaian, irakasleek eta ikasleek ozeanoaren ulermena hobetu dugu eta gure planeta partekatuarekiko erantzukizun sentimendua garatu dugu. Kontzientzia sortzeak eta gure ozeanoaren ("Ocean Literacy") erantzukizun sentimenduak, Europako eta munduko herritar aktiboago eta arduratsuago izatera animatzen gaitu. Programak desafio egiten digu ikastetxeei Urdinaren bila joateko eta ozeanoarekin ditugun loturak aztertzeko, Europa osoan sareak sortzen ditugun bitartean. European Blue School-en Network, Europako Batzordearen ekimen bat da, DG MARE, eta EU4Ocean koalizioko kideek garatu zutena. Helburua da oz