Aurtengoa, urte berezia izanten ari da. Iaz, osasun egoerak bultzatuta, ekintza batzuk ezin izan genituen egin, baina berreskuratzen ari gara.
Gure txokoak eta ohiturak ezagutuz, Urdaneta inguruan ibili ginen perretxikoak biltzen. Natura, airea, lagunak, ... oso gustora egon ginen.
Arratsaldean, berriz, bildutako perretxikoak sailkatzen saiatu ginen. Ez zen lan erraza izan, baina ahalegindu ginen eta txukun txukun utzi genituen denak HHko eraikinean prestatu genuen erakusketan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina