Hondakinak Prebenitzeko
Europako Astea (EWWR) Europako
Batzordearen ekimen bat da,
eta enpresek,
administrazioek eta erakundeek hondakinak
prebenitu eta birziklatzeko egiten dituzten jarduerak ezagutzera
ematea du helburu.
Europa osoan ospatuko da
2017ko azaroaren 18tik 26ra.
Gure
ikastetxean ere Astea ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu,
besteak beste:
Jolasgaraian
hondakinak prebenitze aldera, maila guztietan, bideo bat ikusi eta
aztertuko dugu. Ondorioak atera eta hondakinak murrizteko neurriak
hartu ahal izateko.
Gipuzkoako
Foru Aldundiak eskoletan banatutako “Zer egin dezakegu ikastetxean
hondakinak prebenitzeko” txartela aztertuko dugu geletan
hondakinak prebenitzeko ahalik eta neurri gehienak hartzeko
helburuarekin.