2022(e)ko apirilaren 9(a), larunbata

Gure gorputza da!

Gure gorputza da! proiektuarekin izugarri disfruatzeaz gain asko ikasi dugu. Giza gorputzeko hainbat aparatu landu ditugu eta hauen jolas didaktikoak sortu ditugu.

Bai, bai, ondo irakurri duzue, jolas didaktikoak sortu ditugu. Nola?

  • Lehenik eta behin, nutrizio funtzioan parte hartzen dute giza aparatuak (digestio aparatua, arnas aparatua, zirkulazio aparatua eta iraitz aparatu) banatu ditugu talde desberdinen artean.
  • Ondoren, talde bakoitza aparatu hauetako "aditu" bihurtu da; ikasi dugu zein den aparatuaren funtzioa, zeintzuk diren osatzen duten organoak eta nola funtzionatzen duen.
  • Jarraian, aparatuaren maketak sortu ditugu. 
  • Hau egin eta gero, informazioa aztertu ondoren, azalpen testuak sortu eta eskolako irratian grabatu ditugu. 
  • Jarraian, grabazioak audazitirekin editatu ditugu, mozketak egin, anplifikatu, normalizatu eta txukun-txukun utzi ditugu entzulegoentzat.
  • Dena prest genuela ziurtatu ondoren, Scratch eta makey-makey-rekin eta maketekin, jolas didaktiko sortu ditugu.
  • Amaitzeko, LH1eko ikasleei gure jolasak erakutsi dizkiegu.











Hau guztia, SCIENTIX_STEAM DISCOVERY CAMPAIGN 2022-ren barruan kokatu dugu. 

OROKIETA EGUNKARIA

 Dagoeneko 6. maila bukatzear dago eta konturatu gara aurtengoan ez dugula erabili gelako bloga.  Gure azken proiektuan EGUNKARIA egiteko as...