2023(e)ko ekainaren 15(a), osteguna

OROKIETA EGUNKARIA

 Dagoeneko 6. maila bukatzear dago eta konturatu gara aurtengoan ez dugula erabili gelako bloga. 

Gure azken proiektuan EGUNKARIA egiteko asmoa bagenuen ere, bloga elikatzea erabaki dugu. Modu honetan egindako ekintza guztiak jasota izango ditugu eta urteeta zehar gordetzeko oroimenez osatutako bilduma eder bat sortuko dugu.



2022(e)ko ekainaren 17(a), ostirala

Gure gorputz postura zaintzen

 Gaurkoan Noelia Gaona izan dugu eskolan. 5B gelako gaztelaniako Talde Elkarreragileetan bolondres bezala izan dugu urte osoan zehar eta bere lanbidea aprobetxatuz posturaren berreziketa saio bat prestatu digu. Gure gorputzak sentitu ondoren, bakarrak, errepikaezinak eta zoragarriak garela gogorarazi digu eta bizitzan nahi duguna lortzeko ahalmena dugula jarrera egokia badugu.


Mila esker Noelia!









2022(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

Nikolas Zendoiaren bisita

Gaurkoan luxuzko bisita izan dugu gelan. Nikolas Zendoia bertsolaria eta idazlea izan dugu gure artean, berak esan duen bezala “bere saletasunei” buruz hitz egiteko. Kontatu digu 11 urte zituela gripeak jota ohean zegoela sartu zitzaiola bertsoekiko interesa baserrian morroi lanetan zuten mutilak utzitako Txirritaren liburu zahar bati esker. 

Ordutik hona ez da gelditu eta berarekin bertsotan aritzeko aukera ere izan dugu. Plazar bat izan da. MILA ESKER!!! 






Garbigunea ezagutzen

 Atzo, 5. mailako ikasleak, Zarautzko garbigunean izan ginen. Amaiak, azaldu zigun bertako funtzionamendua eta berrerabilpenari eta bizkiklapenari buruz asko ikasi genuen. Edukientzien inguruan genituen zalantzak ere argitzeko aukera izan genuen eta gela guztiak zenbat pisatzen dugun ere jakin genuen. Ezetz asmatu?




2022(e)ko apirilaren 9(a), larunbata

Gure gorputza da!

Gure gorputza da! proiektuarekin izugarri disfruatzeaz gain asko ikasi dugu. Giza gorputzeko hainbat aparatu landu ditugu eta hauen jolas didaktikoak sortu ditugu.

Bai, bai, ondo irakurri duzue, jolas didaktikoak sortu ditugu. Nola?

  • Lehenik eta behin, nutrizio funtzioan parte hartzen dute giza aparatuak (digestio aparatua, arnas aparatua, zirkulazio aparatua eta iraitz aparatu) banatu ditugu talde desberdinen artean.
  • Ondoren, talde bakoitza aparatu hauetako "aditu" bihurtu da; ikasi dugu zein den aparatuaren funtzioa, zeintzuk diren osatzen duten organoak eta nola funtzionatzen duen.
  • Jarraian, aparatuaren maketak sortu ditugu. 
  • Hau egin eta gero, informazioa aztertu ondoren, azalpen testuak sortu eta eskolako irratian grabatu ditugu. 
  • Jarraian, grabazioak audazitirekin editatu ditugu, mozketak egin, anplifikatu, normalizatu eta txukun-txukun utzi ditugu entzulegoentzat.
  • Dena prest genuela ziurtatu ondoren, Scratch eta makey-makey-rekin eta maketekin, jolas didaktiko sortu ditugu.
  • Amaitzeko, LH1eko ikasleei gure jolasak erakutsi dizkiegu.











Hau guztia, SCIENTIX_STEAM DISCOVERY CAMPAIGN 2022-ren barruan kokatu dugu. 

2022(e)ko otsailaren 8(a), asteartea

Internet Seguruaren Eguna

 Gaur, otsailaren 8an, mundu osoan Internet Seguruaren Eguna ospatzen da. 5. mailako ikasleak interneten dauden arriskuei buruz hitz egin dugu gelan. Ikasi dugu cookie-ak informazio zati txikiak biltzen dituztela, horregatik gure gelako batek jasotzen ditu futboleko hainbeste mezu. 


Kahoot bat egin dugu jakiteko zer den egin behar dena eta zer ez interneten nabigatzen dugunean.


Hemen uzten dizkizuegu aholku batzuk: 

  • Informazio pertsonala babestu.

  • Pasahitza egokiak erabili eta ez partekatu inorrekin.

  • Babestu birusen aurrean.

  • Ez ezagunekin ez hitz egin 

  • Kalean interneten bezela, jator portatu.

  • Edozein zalantza baduzu heldu bati galdetu.


Unax Badiola eta Olatz Mero














2021(e)ko abenduaren 30(a), osteguna

eTwinning_Find the Blue

Find the Blue "bilatu urdina" 5. mailan aurrera daramagun proiektutetako bat da. Honi esker, "BLUE SCHOOL" izendapena lortu dugu. Baina, zer da blue school edo eskola urdina izatea?

Irudiaren iturria: Maritime Forum 


Europar Eskola Urdinek ozeanoa ekartzen dute ikasgelara. Europako Eskola Urdina izateko bidaian, irakasleek eta ikasleek ozeanoaren ulermena hobetu dugu eta gure planeta partekatuarekiko erantzukizun sentimendua garatu dugu. Kontzientzia sortzeak eta gure ozeanoaren ("Ocean Literacy") erantzukizun sentimenduak, Europako eta munduko herritar aktiboago eta arduratsuago izatera animatzen gaitu. Programak desafio egiten digu ikastetxeei Urdinaren bila joateko eta ozeanoarekin ditugun loturak aztertzeko, Europa osoan sareak sortzen ditugun bitartean. European Blue School-en Network, Europako Batzordearen ekimen bat da, DG MARE, eta EU4Ocean koalizioko kideek garatu zutena.

Helburua da ozeanoa eskola-curriculumaren zati bihurtzea. Beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea eta ozeanoarekin zerikusia duten pertsonek komunitate bat sortzea. Erronka Urdina arrakastaz osatu dugunez, Orokieta Herri Eskolak Europako Eskola Urdina izendapena jaso du.

Izendapenarekin batera, European Blue Schoolen Network delakoaren parte bihurtu gara. 

Zertan gabiltza?
  • Aldaketa eragile izan nahi dugu eta ozeanoaren iraupenerako lanean gabiltza;
  • Beste eskola batzuetako irakasle eta ikasleekin esperientziak partekatzen ari gara;
  • Ozeano zabaleko literatura komunitatearekin konektatu dugu.

eTwinning proiektu guztietan egiten dugun bezala, proiektuaren kode etikoa ere adostu eta bateratu dugu. Banakako ardurak hartzen ditugu talde "handi" baten lanak aurrera egin dezan. 




eTwinner-ak gara!!!





OROKIETA EGUNKARIA

 Dagoeneko 6. maila bukatzear dago eta konturatu gara aurtengoan ez dugula erabili gelako bloga.  Gure azken proiektuan EGUNKARIA egiteko as...