Saltatu eta joan eduki nagusira

Gure gorputza da!

Gure gorputza da! proiektuarekin izugarri disfruatzeaz gain asko ikasi dugu. Giza gorputzeko hainbat aparatu landu ditugu eta hauen jolas didaktikoak sortu ditugu.

Bai, bai, ondo irakurri duzue, jolas didaktikoak sortu ditugu. Nola?

  • Lehenik eta behin, nutrizio funtzioan parte hartzen dute giza aparatuak (digestio aparatua, arnas aparatua, zirkulazio aparatua eta iraitz aparatu) banatu ditugu talde desberdinen artean.
  • Ondoren, talde bakoitza aparatu hauetako "aditu" bihurtu da; ikasi dugu zein den aparatuaren funtzioa, zeintzuk diren osatzen duten organoak eta nola funtzionatzen duen.
  • Jarraian, aparatuaren maketak sortu ditugu. 
  • Hau egin eta gero, informazioa aztertu ondoren, azalpen testuak sortu eta eskolako irratian grabatu ditugu. 
  • Jarraian, grabazioak audazitirekin editatu ditugu, mozketak egin, anplifikatu, normalizatu eta txukun-txukun utzi ditugu entzulegoentzat.
  • Dena prest genuela ziurtatu ondoren, Scratch eta makey-makey-rekin eta maketekin, jolas didaktiko sortu ditugu.
  • Amaitzeko, LH1eko ikasleei gure jolasak erakutsi dizkiegu.











Hau guztia, SCIENTIX_STEAM DISCOVERY CAMPAIGN 2022-ren barruan kokatu dugu. 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aurten bai! Perretxiko bila joan gara!

 Aurtengoa, urte berezia izanten ari da. Iaz, osasun egoerak bultzatuta, ekintza batzuk ezin izan genituen egin, baina berreskuratzen ari gara. Gure txokoak eta ohiturak ezagutuz, Urdaneta inguruan ibili ginen perretxikoak biltzen. Natura, airea, lagunak, ... oso gustora egon ginen. Arratsaldean, berriz, bildutako perretxikoak sailkatzen saiatu ginen. Ez zen lan erraza izan, baina ahalegindu ginen eta txukun txukun utzi genituen denak HHko eraikinean prestatu genuen erakusketan. 
Urriak 21   MIKEL PLATERO GEMOLOGOA GUREAN   Gaur  bisita oso interesgarri bat jaso dugu bostgarren mai lako ikasleok.     Gu  ,  “harriak, fosilak eta mineralak”  proiektuan murgilduta gabiltza eta  Mikel  Platero , bostgarren mailako  Yera y   Plater oren  aita etorri zaigu  Mineral, Harri eta fosilen inguruan hitzalditxo bat ematea.   Mikel Platerok aipatu digunez hamabi urte zituela, animali zale amorratua izanik, suge gorri bati behin burutik heldu eta ber e gurasoek  animal i enganako  joera hori  mineral   zaletasun  bihurtzea lortu  omen   zut en.   Berrogei urte  badamazki  mineralen bilduma propioa osatzen, eta etxean berak jasotako nahiz oparitutako 3. 000 ale ezberdin baino gehiago  ditu.   Bera  gemologoa  da ikasketaz eta guk gelan teorian ikasi ditugun hainbat azalpen, benetako adibideekin alderatu ahal izan d it ugu .   Zenbat dakien eta ze ondo azaldu dizkigun mineral bakoitzaren xehetasunak.   Gainera, bertatik bertara ikusi eta  u k i tzeko aukera paregabea izan dugu
INAUTERIAK AURTEN DAKIZUEN BEZALA, INAUTERIETAN BOST HERRIALDETAKO DANTZAK EGIN DITUGU. BIGARREN MAILAKOAK TURKIAR BIHURTU GARA. OSO ONDO DANTZATU GENUEN ETA OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!!! ZEIN EGUN ONA PASA GENUEN!!!!!!! Egin klik eta ikusi hemen bideoa:  INAUTERIETAKO DANTZA