Gaurkoan luxuzko bisita izan dugu gelan. Nikolas Zendoia bertsolaria eta idazlea izan dugu gure artean, berak esan duen bezala “bere saletasunei” buruz hitz egiteko. Kontatu digu 11 urte zituela gripeak jota ohean zegoela sartu zitzaiola bertsoekiko interesa baserrian morroi lanetan zuten mutilak utzitako Txirritaren liburu zahar bati esker.
Ordutik hona ez da gelditu eta berarekin bertsotan aritzeko aukera ere izan dugu. Plazar bat izan da. MILA ESKER!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina