2021(e)ko urriaren 19(a), asteartea

Sormen GeLab

Proiektuak aurrera eramateko orduan, 4 fase bereizten ditugu: pentsatu, diseinatu, egin eta aurkeztu. Beti horrela egiten saiatzen bagara ere, badugu eskolan espazio bat, izugarri gustatzen zaiguna erabiltzea horretarako. 





 

Aurreko astean bertan egon ginen lanean eta hemendik aurrera gero eta gehiago erabiliko dugu. Leku lasaia, ederra, zabala, argitsua... bertan lan egitea gozamena da.






Lehenengo momentuan PENTSATU egin genuen: Zer egingo dugu? Nola egingo dugu? Jarraian erabakiak hartu eta DISEINATU edo zirriborroa egin genuen. Talde kide guztiak ados ginenean egindakoaren, EGIN fasera pasatu ginen.



Amaitzeko, egindako lanak AURKEZTU genizkien gelakide guztiei.







eTwinning

Ikasturtea hastearekin batera, eTwinning-ekin ere hasi gara. Plataforman izena eman eta proiektuetan murgiltzen hasi gara. eTwinning-en bidez, beste herrialdetako ikasle zein irakasleekin batera lankidetzan aritzen gara proiektu batzuk burutzeko. 

"World Globally Ours", "Green School, Green Future", "Target: 21st Century" eta "Water Ambassasdors at Work" proiektu berriak dira guretzat aurtengoan. Gogotsu eta ilusioz hasi gara. Teknologia baliatuko dugu gure STEAM gaitasunak eta komunikaziorako gaitasuna lantzen jarraitzeko.





Tertulia

 Zein ederra den kanpo espazioak erabili ahal izatea!

Oraingoan eskolako baratzan izan gara tertulia egiten. Gure liburuak eta kuadernoak eskuan hartuta joan gara bertara. Han enborretan eseri eta txandak errespetatuz aukeratutako paragrafoa irakurri eta gure arrazoiak ematen aritu gara. 

Asko gusatzen zizkigu tertulia egitea eta asko gehiago gustatzen zaigu kanpoan egiten ditugunean.





Bertsolaritza

 Hasi ditugu bertsolaritzako saioak. Aurten ere, Iñaki Gurrutxaga bertsolaria etorriko da bi astelehenetik behin eskolara gurekin ondo pasatzera. 

Zuek ere bertsolariak izan nahi duzue?

Sartu https://bertsoikasgela.eus/ webgunean eta baliabide ugari topatuko dituzu





Gaztelaniako saioa kanpoan

Eguraldia aprobetxatuz saio batzuk aire zabalean egiten ditugu. Gaurkoan gaztelanian, ahozko komunikazioa lantzen aritu gara.

Talde bakoitzak "argazki" bat irudikatu ondoren, bertan gertatutakoa gainerako ikasleei azaldu behar izan diegu. En castellano y correctamente, por supuesto.









 

Gure lehenengo kaosa

 Argi geratu zaigu 5. maila erronkaz beteta egongo dela.

Gelara sartu garenean dena hankaz gora topatu genuen eta denon artean berrantolatu behar izan genuen dena. Baina, ez zen izan ematen duen bezain erraza. Taldean lan egin behar izan genuen eta gela, planoan zegoen bezala utzi behar izan genuen.

Gainera soinu neurgailua jarri ziguten ahalik eta zarata gutxien ateratzeko. Eta nola ez! Denbora jakin batean egin behar izan genuen dena.

Begira, begira, nola topatu genituen gure gelak.










Uzta biltzen

Aurreko ikasturtean lan handia egin genuen baratzan eta udan familiak izan zarete baratza zaindu eta txukun-txukun mantendu duzutenak.

Orain gure txanda iritsi da berriro ere. Uzta biltzen jardun gara eta lortutako produktuak zozketatu ditugu gure artean.











 

OROKIETA EGUNKARIA

 Dagoeneko 6. maila bukatzear dago eta konturatu gara aurtengoan ez dugula erabili gelako bloga.  Gure azken proiektuan EGUNKARIA egiteko as...