2019(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

AUPA MENDIZALEAK!

Gogoratzen zarete gure emanaldi bikainaz, ezta? Eta gure mozorroaz?





















Primeran pasatu genuen!

OPORRETARA JOAN BAINO LEHEN...

Epa guztioi!

Ohartuko zinetez hiruhileko honetan zehar ikaragarri lanpetuta ibili gara gure proiektu, iñauteri, igeriketa ikastaroa... eta hainbeste lanekin! Baina, ikasturte honetako txanpa hau itxi aurretik, egindako hainbat ekintzen berri zein argazki partekatu nahiko genituzke zuekin. Beraz, aprobetxa ezazue gainean dugun oporraldiko tartetxo bat zuen seme-alabekin eskolan egindako hainbat ekintzetaz hitzegiteko. Tarte bikainaz gozatuko duzuela ez baitago zalantzarik!

2019(e)ko martxoaren 18(a), astelehena

ENGLISH THEATRE
             Aste honetan 2. mailako ikasleok Neon arrainaren ipuina antzeztu diegu 1. mailako ikasleei.

Hello everyone!!
We have told the story of Neon the fish to Primary 1 children and we've  sung a song.
The characters are a fish, two whales, two sharks, two swordfishes and the presenters.








2019(e)ko martxoaren 14(a), osteguna

5. MAILAKOEKIN ELKARLANEAN

5. mailako ikasleekin elkartzen gara testuak IRAKURTZEKO. 
Batzuk gure geletara etortzen dira eta gutariko batzuk haien geletara joaten gara.

2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

Santa Ageda

Herenegun, Santa Ageda bezperaz, makilak hartu eta kantuan ibili ginen kalez kale. Primeran kantatu genuen eta eskean ibilita gertatzen ohi den bezala, hamaiketako gozoa lortu genuen.


ONGI ETORRI DIEGO!

Pasa den ostiralean, Diego etorri zitzaigun. Iaz perrexila landatu genuen berarekin eta aurten, marrubiak. Ziur gaude, iaz ikasitakoarekin, aurten, gurean landatutako marrubiak jatea lortuko dugula!

Eskerrik asko Diego eta nahi duzun arte!







Eta aprobetxatzen dugu, gure geletako ateak zabalik dituzuela gogorarazteko. Animatu zaitezte! Denok sortzen baitugu Orokietako ikas komunitatea!

2. GELAKO ASANBLADA

Eta jakingo duzuen  moduan azken aldian gelan hainbat asanblada eta bozketa egin ditugu. Zeren inguruan? Ezin dut sinestu ez dakizuenik! Iñauterien gaia aukeratzeko!










OROKIETA EGUNKARIA

 Dagoeneko 6. maila bukatzear dago eta konturatu gara aurtengoan ez dugula erabili gelako bloga.  Gure azken proiektuan EGUNKARIA egiteko as...