2021(e)ko urriaren 19(a), asteartea

Bertsolaritza

 Hasi ditugu bertsolaritzako saioak. Aurten ere, Iñaki Gurrutxaga bertsolaria etorriko da bi astelehenetik behin eskolara gurekin ondo pasatzera. 

Zuek ere bertsolariak izan nahi duzue?

Sartu https://bertsoikasgela.eus/ webgunean eta baliabide ugari topatuko dituzu





Gaztelaniako saioa kanpoan

Eguraldia aprobetxatuz saio batzuk aire zabalean egiten ditugu. Gaurkoan gaztelanian, ahozko komunikazioa lantzen aritu gara.

Talde bakoitzak "argazki" bat irudikatu ondoren, bertan gertatutakoa gainerako ikasleei azaldu behar izan diegu. En castellano y correctamente, por supuesto.









 

Gure lehenengo kaosa

 Argi geratu zaigu 5. maila erronkaz beteta egongo dela.

Gelara sartu garenean dena hankaz gora topatu genuen eta denon artean berrantolatu behar izan genuen dena. Baina, ez zen izan ematen duen bezain erraza. Taldean lan egin behar izan genuen eta gela, planoan zegoen bezala utzi behar izan genuen.

Gainera soinu neurgailua jarri ziguten ahalik eta zarata gutxien ateratzeko. Eta nola ez! Denbora jakin batean egin behar izan genuen dena.

Begira, begira, nola topatu genituen gure gelak.










Uzta biltzen

Aurreko ikasturtean lan handia egin genuen baratzan eta udan familiak izan zarete baratza zaindu eta txukun-txukun mantendu duzutenak.

Orain gure txanda iritsi da berriro ere. Uzta biltzen jardun gara eta lortutako produktuak zozketatu ditugu gure artean.











 

Getariara irteera

kasturte berriarekin batera, gelakide eta irakasle berriak ditugu. Elkar ezagutzen joateko, eguraldi ona aprobetxatuz Getariara joan gara oinez. Bertan, hondartzan, hamaiketakoa egin ondoren, bainu eder bat hartu genuen ikasle zein irakasleok.


Zoragarria zegoen ura!


Dena txukun-txukun jaso eta buelta oinez Orokietara. Eskolara bueltatzeko modu ezin hobea!

























I


OROKIETA EGUNKARIA

 Dagoeneko 6. maila bukatzear dago eta konturatu gara aurtengoan ez dugula erabili gelako bloga.  Gure azken proiektuan EGUNKARIA egiteko as...