2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

2. PROIEKTUA: GALZORIAN DAUDEN ANIMALIAK


               Buru belarri aritu gara desagertzear dauden animalien inguruan lanean. Gaur pasiloan jarri ditugu egindako lanak.
              Gainera, e-twinning proiektuaren bidez, Europako hainbat herrialdetako ikasleekin partekatu dugu gure lana. Hasi gara beraiek egindako lanak jasotzen (Greziatik, Lituaniatik) eta guk Pottokari buruz egindako posterrak bidali dizkiegu beraie.

TXIRRIN... TXIRRINDU... TXIRRINDULA... TXIRRINDULARITZA!

Euskal Herriko Itzuliaren eta liburuaren eguna ospatzear zeudenaren aitzakipean Juleren gurasoak etorri zitzaizkigun pasa den ostiralean.  Josunek kontatutako "Walter  Sismoley"ren ipuinak gure arreta guztia lortu zuen. Juleren antzezlana ere, mundiala izan zen.

Haimarrek aldiz, txirrindularitzaren inguruko hitzaldi bikaina eman zigun eta txirrindulari bezala bizi izandako anekdotak gurekin partekatu zituen. Ohore bat.

Tarte oso atsegina pasa genuen. Beraz, eskerrik asko eta nahi duzuen arte!












2019(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

IRTEERA ERLATEGIRA

Joan den ostegunean, Iturraraneko erletegira joan ginen eta erleen inguruko bitxikeri ugari ikasteko aukera izan genuen. Eguraldia  lagun egun zoragarria pasa genuen!








AGENDA 21

Agenda 21etik parkeen garbiketaren inguruko ikerketa bat egitera gonbidatu gintuzten. Eta nola ez! Guk lanari ekin genion!

Horretarako, arratsalde batean Astira joan eta bertan zeuden hondakinak eta zabor-ontzien egoera aztertu genituen. Jakina! jolasteko ere aprobetxatu genuen.

Behin gelan, egindako behaketatik hainbat ondorio atera eta Agenda 21eko arduradunari eman genizkion Agenda 21eko hurrengo bileran komentatzeko.














ZOMORRO ORNOGABEAK

Aitziberren eskutik zomorro ornogabeen mundura gerturatzeko aukera izan genuen. Hori bai, horretarako zientifiko bihurtu ginen eta... ikaragarri disfrutatu genuen!














IKASLEN EMANALDIAK

Oraingoan ere, gure gelako hainbat artistek emanaldi bikainak eskaini dizkigute!





OROKIETA EGUNKARIA

 Dagoeneko 6. maila bukatzear dago eta konturatu gara aurtengoan ez dugula erabili gelako bloga.  Gure azken proiektuan EGUNKARIA egiteko as...