2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

Santa Ageda

Herenegun, Santa Ageda bezperaz, makilak hartu eta kantuan ibili ginen kalez kale. Primeran kantatu genuen eta eskean ibilita gertatzen ohi den bezala, hamaiketako gozoa lortu genuen.


ONGI ETORRI DIEGO!

Pasa den ostiralean, Diego etorri zitzaigun. Iaz perrexila landatu genuen berarekin eta aurten, marrubiak. Ziur gaude, iaz ikasitakoarekin, aurten, gurean landatutako marrubiak jatea lortuko dugula!

Eskerrik asko Diego eta nahi duzun arte!







Eta aprobetxatzen dugu, gure geletako ateak zabalik dituzuela gogorarazteko. Animatu zaitezte! Denok sortzen baitugu Orokietako ikas komunitatea!

2. GELAKO ASANBLADA

Eta jakingo duzuen  moduan azken aldian gelan hainbat asanblada eta bozketa egin ditugu. Zeren inguruan? Ezin dut sinestu ez dakizuenik! Iñauterien gaia aukeratzeko!










ONGI ETORRI GURERA, IMANOL!

Baina gaian benetan murgiltzeko, primeran etorri zitzaigun Imanolek Euskal Herriko animalien inguruan emandako hitzaldia. Animalia askoren inguruan hitz egin zigun eta asko ikasi genuen.
Orkatzaren adarra gustatu zitzaigun, baina oreinarena... Hori mundiala izan zen!

Eskerrik asko zure partehartzeagatik eta berriro animatzen zaren arte!







PROIEKTU BERRIA

Tertulia artistikoa egin eta gero, proiektuko gai berriari ekin genion eta argazkietan ikus dezakezuenez, gaia interes handia sortzen ari da... eta zer esanik ez gaiaren inguruan etxeetatik ekarritako altxorrak!







OTEIZA

Dakizuen bezala aurtengo tertulia artistikoan Oteiza izan dugu ardatz. Gauza asko ikasi ditugu Oteizaren eta bere artelanen inguruan.
Eta... Oteizarena eginez... artista galantak bihurtu gara gu geu ere!







ASPALDIKO!

Gabonetako oporrak bukatu ziren... Urte Berria primeran hasi genuen...
eta hasi ginenetik hainbeste ekintza izan ditugu! Espero horien berri etxeko txikiek zuei kontatu izana, baina... Hala ere, goazen horien inguruko errepasotxoa egitera!


OROKIETA EGUNKARIA

 Dagoeneko 6. maila bukatzear dago eta konturatu gara aurtengoan ez dugula erabili gelako bloga.  Gure azken proiektuan EGUNKARIA egiteko as...