2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

DOKUMENTALA

Dagoeneko iritsi gara ikasturte honetako 1. hiruhilekoaren bukaerara.

Dakizuen bezala hiruhileko honetan zehar gure herria hobeto ezagutzen ahalegindu gara. Hona hemen lan horren emaitza: ZARAUZKO DOKUMENTALA





AGUR ANE

Astearte honetan, Anek bere praktika - aldia bukatu zuen eta gero arte esateko ordua iritsi zitzaigun.

Primeran moldatu gara berarekin eta eguneroko lanean zein jolasean asko lagundu digu.

Zorte handia ikasketetan eta nahi duzun arte.




ESKERRIK ASKO!

YOGA

Pasa den ostegunean, Anek yoga saio bat prestatu zigun eta gu, beti bezala, primeran pasatu genuen.









IKASTURTE HONETAKO 1. ASANBLADA

Abenduaren hamaikan ikasturte honetako aurreneko gelako asanbalda egin genuen. Gai interesgarriak jorratu genituen; baina horien berri,... etxeko txikiek emango dizuete.





HAUR KULTUR TALDEA

Orain dela egun batzuk Bakarne gonbidatu genuen gurera.
Bakarnek Haur Kultur Taldeari buruzko gauza asko kontatu zizkigun: nola sortu zen, ze ekintza prestatzen dituzten...
Jakina Haur Agerraldiari buruzko informazio asko ere eman zigun... Danborra jotzeko gogoa eta guzti piztu zigun!

Eskerrik asko Bakarne eta nahi duzun arte.






2018(e)ko abenduaren 2(a), igandea

ASTEA ONDO BUKATZEKO...

Egia esanda, horrenbeste lan eginda ostiralean oso nekatuta geunden. Hala ere, aspalditik zaintzen gauden aguakatea landatu genuen.












Zein landare polita hazten ari zaigun!!




Landareen proiektuan ikasitakoak primeran barneratu genituen, ezta?

IRTEERA UDALETXERA

Ostiral goizean, udaletxera joan ginen. Nekanek udaletxearen inguruan hitz egin zigun eta primeran portatu ginenez, batzar aretoko zinegotzi eta alkatearen eserlekuetan eseri eta euren mikrofonoak probatzeko aukera eman zigun. Ikaragarri gustatu zitzaigun.





Eta zer topatu genuen bertan?


ZARAUZKO BANDERA

GURE GELAKO ARTISTAK

Asteazkenean gure gelako neska mutil batzuk emanaldi politak eskaini zizkiguten, ikusi zelako anbientea!












Oraindik ere parte hartu ez duzuenok... joan zaitezte zuen emanaldia prestatzen, gustura ikusi dugu eta!

PERU ETA OTSOA

Asteartean Euskaraldia ospatzen gaudela eta, edota horren aitxakipean Peru eta Otsoa antzezlana ikusi genuan eskolan. Emanaldia oso polita izan zen eta asko disfrutatu genuen.








ARRAUNAREN INGURUAN

Lehengoko baten Maialenek bere aitaren argazkia ekarri zigun, baina ez zen edozein argazki: euren aita traineruan! Hori ikustean berehala pentsatu genuen arraunaren inguruan zerbait ikasi behar genuela eta gonbidapena luzatzen hasita... Xabier Ostolaza etorri zitzaigun astelehenean eskolara arraunaren inguruan hitz egitera. Hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaigun eta arraunaren inguruan gauza asko ikasi genituen, baita arraun munduan erabiltzen diren hitz bitxi ugari.

Eskerrik asko Xabier eta nahi duzun arte!




Ikusi zenbat ikasi dugun!!




OROKIETA EGUNKARIA

 Dagoeneko 6. maila bukatzear dago eta konturatu gara aurtengoan ez dugula erabili gelako bloga.  Gure azken proiektuan EGUNKARIA egiteko as...